Tolosako Udalak, eguerdiko 12:00etan, Udaletxe aurrean egingo den 5 minutuko kontzentraziora joateko deitu nahi ditu herritarrak. Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi izan die biktimen senide eta hurbilekoei.