Izaskun auzoko festak aurkeztu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2017ko uzt. 27a, 15:04

Irailaren 1ean hasi eta 3an amaituko dira. Danborrada ez da egongo aurten. Bere ordez, Ahalgara Moreak Batukada feminista ibiliko da auzoan zehar.

EGITARAUA:

Irailak 1, ostirala
18:00. Txupinazoa eta txokolate edatea, Sputnik plazan.
Ondoren. Buruhandiak.
19:30. Trikipoteoa albizturtarren eskutik, Sputnik plazako txosnatik abiatuta.
21:00. Auzo afaria.
22:30. Ahalgara Moreak Batukada feminista auzoan zehar.
00:00. Estarlus eta Zesuma taldeen kontzertuak, Sputnik plazan.

Irailak2, larunbata
11:00. Entzierro txikia Zabalarreta parkean.
12:00. Buruhandiak.
14:00. Auzo bazkaria Izaskun plazan.
17:00. Dantzaldia gazte eta helduentzat.
19:00. Sagardo dastatzea pintxoekin Izaskun plazan.
20:00. Bertsolariak Izaskun plazan.
21:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.
23:00. Kontzertuak Sputnik plazan: Gorka Suaia eta Little Martin eta lagunak + Dancing princess.

Irailak 3, igandea
09:00. Diana Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
10:30. Tortilla prestaketa.
11:00. Puzgarriak Sputnik plazan.
12:00. Tortilla txapelketa.
Ondoren. Pintxo potea.
13:00. Udaberri dantza taldearen emanaldia.
14:00. Zahagi ardoa Izaskun plazan.
15:45. Apar festa.
17:00. Edu Magic magoaren ikuskizuna.
Ordu berean. Izaskun Auzoko Mus Txapelketa 2017, Denak tabernan.
19:00. Amaiera festa piñatarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!