Casa Julian jatetxeko txuletak, munduan zehar

Ataria 2017ko uztailaren 27a

Jatetxeko parrilleroa den Xabi Gorrotxategiren irudia ikus daiteke 'American Airlines' hegazkin konpainia estatubatuarraren uztaileko eta abuztuko aldizkariko azalean.

Urtean, milioika bidaiari izaten ditu konpainiak bere hegazkinetan, eta Gorrotxategiren esanetan, "sorpresa bat izan da, ohore handia den bezala". Aldizkari barnean, erreportaje bat osatu dute jatetxeari buruz; hori idatzi duen kazetariak, jantokia bitan bisitatu behar izan zuelarik. Parrilleroak, gainera, "lan honek eragina izan duela" adierazi du, eta estatubatuarrak bertara joan direla ere aipatu du, aldizkaria erakutsiz, txuletak dastatu eta argazkiak atera nahian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!