2027 arteko Tolosako plangintza

Tolosaldeko Ataria 2017ko uzt. 27a, 12:40

Udalak 'Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027' jarri du herritarren eskura; 400 ale kaleratu ditu.

2016ko Tolosako Argazki Partekatua proiektuaren bigarren pausoa da, Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027. Herritarrek, teknikariek eta politikariek elkarrekin adostutako plangintza da eta bertan, datorren hamarkadarako udalaren «ekintza estrategiko nagusiak» bildu dituzte, alorrez alor.

400 ale kaleratu dituzte, horietako batzuk egindako bileretan banatu dituzte eta egingo direnetan beste batzuk banatuko dituzte. Gainontzekoak udal eraikinetan daude eta baita digitalki ere, www.tolosa.eus webgunean.

Plangintza udalak abiarazitako «hausnarketa estrategikoaren bigarren fasean» kokatu du udalak, «zeinak behin Tolosako argazki partekatua osatuta eta ondorio nagusiak zehaztuta, adostasunetik etorkizuneko Tolosaren norabideak zehaztu dituen, berauek burutzeko ekintza multzo nagusiak antolatu eta lehen ekintzak eta erreferentziazko jarduerak definituz», esan du udalak.

Iazko aurrekontuan herritarrek proposatutako 40 proiektu txertatu zituztela gogoratu nahi izan dute era berean, udal arduradunek, 400.000 euro baino gehiagoko inbertsioekin. Urrian bilerak deituko dituzte 2018ko aurrekontuaren lanketa gauzatu eta zehaztutako norabidean, ekintza zehatzak definitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!