Estebez, nagusi erlojupekoan

Ataria 2017ko uztailaren 27a

Gipuzkoa Ogi Berri taldeko txirrindulariak Euskadiko Erlojupeko Txapelketan izan dira, Nafarroako Iturmendi herrian.

Emaitza bikainak lortu dituzte Tolosako taldeko txirrindulariek. Garazi Estebezek txapeldun geratzea lortu zuen kadeteetan. Jubeniletan, Garazi Erostarbe bigarrena izan zen, eta Arantxa Garikano hirugarrena. Bestalde, Irantzu Beloki taldekideak, Nafarroako Txapelketan bigarren postua lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!