Miserikordia zaharreko bainuak berreskuratzen

Ataria 2017ko uztailaren 26a

AUZOLANDEGIAK 2017 5 1501070619059
AUZOLANDEGIAK 2017 1 1501070585557
AUZOLANDEGIAK 2017 3 1501070602977
AUZOLANDEGIAK 2017 4 1501070611193
AUZOLANDEGIAK 2017 6 1501070626216
AUZOLANDEGIAK 2017 7 1501070635338
AUZOLANDEGIAK 2017 8 1501070642453
AUZOLANDEGIAK 2017 9 1501070652164
AUZOLANDEGIAK 2017 10 1501070659167
AUZOLANDEGIAK 2017 11 1501070666091
AUZOLANDEGIAK 2017 12 1501070673515
AUZOLANDEGIAK 2017 13 1501070686241
AUZOLANDEGIAK 2017 14 1501070696614

Miserikordia Zaharreko bainuak berreskuratzen ari dira 20 bat gazte. Euskal Herriko hainbat kidez gain, Espainiako Estatuko hainbat herrialdetatik ere etorri dira. Uztailaren 17an hasi ziren lanean eta uztailaren 31ra arte egongo dira bertan.

Tolosako Samaniego Ikastolatik gora abiatu, eta Miserikordia Zaharra zenaren inguruan ari dira lanean. Uztiailaren 17an hasi ziren, eta hurrengo astelehenera arte arituko dira bertan. Goizero joaten dira, 10:00etatik 14:00etara. Bi gunetan banatu dira; horietako batean, bainuak berreskuratzen aritu dira masa eta harriak erabiliz. "Orain datorrena lan teknikoagoa da. Ura bideratzeko bide bat egin behar dute", azaldu du Jasone Urruzola begiraleak.

Goiko gunean, berriz, ospitale zaharra zegoen lekuan, bidea garbitzen aritu dira eta sastrakak-eta kentzen aritu dira. Horretaz gain, beste gune batean merendero bat egin nahi dute eta hori garbitzen ere aritu dira. "Zein lehentasun dituzten azaltzen digute, eta hori egiten dugu", azaldu du Urruzolak. Dena, ordea, ez da lana. Arratsaldean, dinamika ezberdinak egiten dituzte begiraleekin batera eta asteburuetan turismo pixka bat egiteko ere baliatu dute egonaldia. 

Elena eta Saul dira auzolandegian parte hartzen ari direnetako bi; lehena Murtziakoa (Espainia) da, eta bestea Toledokoa (Espainia). Biek ala biek lehenengo aldia dute horrelako auzolandegi batean parte hartzen dutela: "Interesgarria iruditu zitzaidan gero herritarrek erabiliko dituzten guneak berreskuratzea", adierazi du Elenak. 

Probatu eta gustatu: "Lehenengo aldia da horrelako parte hartzen dudana, eta asko gustatzen zait. Lana egiteaz gain, jendea ezagutzeko eta turismoa egiteko aukera dugu", azaldu du Saulek.

Astelehenean amaituko da gazte horien lana; ez da amaitzen, ordea, bainu horiek erabili ahal izateko egin beharrekoa. Imajinatzen al duzu zeure burua Uzturre mendiaren magalean bainu bat hartzen? Agian posible izango da gazte horiek hasitako bideari esker... 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!