Bihar ekingo diete Bizkaia kalea egokitzeko obrei

Ataria 2017ko uztailaren 25a

Apirilean ekin zion udalak Bidebieta eta Bizkaia kaleko berrurbanizazio obren bigarren faseari. Bada, bihar ekingo diete Bizkaia kaleko lanei. Atarietara iristeko eremuetan espaloiaren zabalera handituko dute, eta horretarako ibilgailuentzako ordezko igarobidea egingo dute. Galtzadaren zabalera 2,75 metrokoa izango da eta 1,8 metroko aparkatzeko ilara izango du; 2 metroko zabalera izango du eskailerak dauden lekuetan eta 3,2 metrokoa gainerakoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!