VIII. Bolei Txapelketan izena emateko epea igandean amaituko da

Ataria 2017ko uztailaren 21a

Tolosako Boleibol Taldeak VIII. Hondartzako Bolei Txapelketa antolatu du irailaren 5etik 9ra. Tolosako tabernen izenean jokatuko da txapelketa, eta izena emateko epea uztailaren 23an amaitzen da.

Horretarako tabernetara joan beharko da, eta edonork eman dezake izena. Informazio gehiago tabernetan edo 600 664 282 telefono zenbakian emango dute. Bestalde, Tolosako Boleibol Taldeko bazkide egin nahi duenak, ateak zabalik ditu. Horretarako urtean 20 euro ordaindu behar dira. Ferialekura gerturatzea nahikoa izango da bazkide egiteko, 18:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, bertan dago bolei eremua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!