Irailaren 9ko festan parte hartzeko izen ematea

Ataria 2017ko uztailaren 21a

Udaberri Dantza Taldea 60. urteurrena ospatzen ari da eta, hurrengo hitzordua, irailaren 9ko festa izango da.

Udaberrik dantza taldeko kide izan diren dantzari zein musikari guztiak gonbidatu nahi ditu jaira, "sei belaunaldik herria dantzaz jostea baita helburua". Horrela, beraz, irailaren 9ko festan parte hartzeko, jarri dantza taldearekin harremanetan, 685 72 30 67 (Irati), edo idatzi email bat 60festa@gmail.com helbidera.

Aurrerago iragarriko dute egun osoko egitaraua, eta herritarrak ere gonbidatuko dituzte festan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!