Magreb eta Senegalgo doinuak entzuteko aukera Tolosan

Ataria 2017ko uztailaren 14a

Etabar kolektiboak emanaldia eskainiko du bihar, larunbata, Tolosako Eguzki tabernan. 

Etabar kolektiboa Tolosaldeko jatorri ezberdinetako musikari eta musikazaleek osatzen duten taldea da. Lehenengo, Yassin Baali-k eta Cheb Nabil-ek osatutako Bejeres bikoteak gidatutako musika emanaldia izango da. Magreb aldeko doinu eta erritmoak eskainiko dituzte.

Ondoren, Lamine Baye Fall rap-hip-hop abeslariak Senegalgo Con Na Studio-ko lagunekin batera sortutako abestiak eskainiko ditu. Eguzki tabernan izango da hitzordua, bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera.  

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!