Iazko denboraldian, Azkoitia eta Azpeitiako taldeak zilarrezko liga irabazi eta Urrezko LEB Ligarako igoera lortu zuten. Kantxan eskuratua bulegoetan berretsi ondoren, denboraldi berria prestatzen hasiak dira buru-belarri. Goar Artetxe, aldiz, iaz Zarautzeko entrenatzailea izan zen, EBA ligan. Tolosarra TAKEko jokalaria izan da urte luzez, eta duela bi denboraldi utzi zion jokalari izateari.