Ez dituzte espetxeratuko Intxurreko auzian auziperatutako hiru gazteak

Ataria 2017ko uztailaren 13a

Argazkia: Gazteak Kalean

Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote auziperatutako bakoitzari eta 37.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko dute hiruren artean. Ez dute aurrekaririk eta ez dituzte espetxeratuko. Akusazio partikularra, fiskala eta akusatuen defentsa akordiora iritsi dira eta epaiketa bertan behera geratu da. 

Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Donostiako Bulebarretik hasita eta ondoren akanpada egin zuten Bulebarrean bertan. "50 gazte inguruk hartu zuten parte bertan", azaldu dute antolatzaileek. Gaur goizean kontzentrazioa egin dute epaitegi aurrean.  

Erlazionatuak

«Zapalduta jarraitzen dugu»

I. Terradillos / J. Artutxa 2017 eka 15 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!