Irene Caminosek bigarren postua lortu du Munduko Trial Kopan

Ataria 2017ko uztailaren 12a

Uztailaren 7tik 9ra Austrian Munduko Trial Kopa jokatu zen. Irene Caminos tolosarra bertan izan zen eta finalera iristea lortu zuen. Igandean jokatu zen azken proba, eta bigarren amaitu zuen. Egindako lanarekin «oso pozik» agertu zen Caminos, eta entrenatzen jarraitu beharra dagoela esan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!