Samaniegoko ikasleak txapeldun Europa irudikatzen

Ataria 2017ko uztailaren 11

Izaro Cuerdok eta Samaniego ikastetxeak Espainia mailako VI. Europa Junior txapelketa irabazi berri dute. 'Nola ikusten dute haurrek Europa?' gaia irudikatu behar zuten marrazkiaren bitartez, eta junior kategorian nahiz ikastetxeen mailan lehen postuan sailkatu dira.

Samaniego ikastetxeko LH5 eta LH6 mailako ikasleak irabazle suertatu dira Europa Junior izeneko txapelketan. Batetik, Izaro Cuerdok junior kategorian lehen saria lortu du Dantza izeneko lanarekin. Bestetik, Europako dantza izeneko lanarekin Samaneigo izan da saritua ikastetxeen mailan. Hain justu, Izaro Cuerdoren lana hartu dute oinarrian Europako dantza izeneko mural saritua egiteko.

Marrazketa eskolak Oskar Tenaren eskutik jaso dituzte Tolosako ikastetxeko gaztetxoek. MAdrilen jasoko dute saria irailaren 13an egingo duten sari banaketa ekitaldia.

Elkarrizketa egin diegu Ataria irratiko Pasahitza saioan. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!