Paella ederra bazkaldu dute Iurramendin

Imanol Garcia Landa 2017ko uztailaren 8a

Aurreneko aldiz paella prestatu dute Iurramendi auzoko festetan. 65 bat auzotar elkartu dira, haur eta heldu mahaiaren bueltan.

Gustura daude auzotarrak festak nola doazen ikusita. Atzo 85 bat auzotar elkartu ziren afaltzeko, eta aurreko desafioan ere gustura aritu ziren. Giro onean ari dira ospatzen festak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!