Garagunea bisitari

Ataria 2017ko uztailaren 5a

Behin ikasleek oporrak hartuta, ikastetxeetako bisitaldi denboraldia amaitu bada ere, iragan astean 'Tolosaldeko Ataria'-k Ibarrako Garaguneko erabiltzaileen bisita jaso zuen.

Ibarrako zentrotik bazetozen ere, argi utzi nahi izan zuen Garaguneko kide bakoitzak bere bizitokia: Zizurkil, Amezketa eta Tolosa.

Ibarran elkartzen den taldea hamalau lagunek osatzen dute, baina Tolosako erredakzioa ezagutzera sei erabiltzaile gerturatu ziren ostiralean. Erredakzioa bisitatu, astekaria eskuan hartu eta kazetarien lana usaintzeko aukera eman zien, baita zenbaiten kasuan irratian aritu ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!