Heldu eta gaztetxoentzako BTT irteera, igandean

Tolosaldeko Ataria 2017ko uztailaren 4a

Irudian, Belabieta inguruak. TOLOSALDEA TOUR

Tolosaldea Garatzenek eta Zumardia elkarteak elkarrekin antolatu dute Tolosatik Gaztelurako irteera, mendiko bizikletan; Isaac Hilario izango da gida.

Tolosaldeko BTT Euskadi gunea ezagutarazteko helburuz, familia osoarentzako plana proposatu nahi zain diete herritarrei, Tolosaldea Garatzenetik. Horretarako, Zumardia elkartearen laguntza izango dute, eta jada egin dute hitzordua, iganderako: Usabal kiroldegitik irtengo dira, 10:00etan.

Tolosa-Gaztelu-Tolosa ibilbidea osatuko dute mendiko bizikletetan, eta heldu eta gaztetxoentzako moduko jarduera izango dela azaldu dute Zumardia elkarteko kideek. Guztira, 18 kilometro egin beharko dituzte, eta 680 metroko desnibela izango du BTT bideak.

Horrela, izenik eman beharrik izan gabe parte hartzeko aukera izango da, 10:00etan Usabal kiroldegi atarira bertaratuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!