Boogie-a eta bestelako gutiziak

Tolosaldeko Ataria 2017ko uztailaren 1a

Big Mama Trio taldea aritu da, eguerdian, Lopez Mendizabal plazan; asteburua bukatu bitarte, beste lau hitzordu dituzte blues zaleek, Tolosandbluesen.

Ostegunean ekindako Tolosanbluesek ez du etenik, eta Tolosako edozein txokotan musikaz gozatzeko aukera dute herritarrek, egunotan. Eszenatoki handiekin batera, txikiak ere egonkortu dira jada, eta gaur eguerdian harrera beroa jaso dute Big Mama Trioko kideek.

Lopez Mendizabal plazan zuten hitzordua, eta aterpe txiki batean pean eskaini behar izan du emanaldia, ahots, piano eta baxu hirukoteak. Boogieaz dantzan jarri dute publikoa, baina bestelako bertsio nahiz sormen propioekin liluratu dituzte tolosarrak.

19:00etan Animal Blues ariko dira Solana 4 atarian, eta gauean, berriz, Plaza Berriak hartuko du kontzertu handienetako bat: Bluetrain eta The Teasers Blues Band, 22:330etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!