17 urteko bidaian, Tolosa geltoki

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko uztailaren 1a

17 urteko bidaian, Tolosa ge 5 1498917445605
17 urteko bidaian, Tolosa ge 6 1498917451363
17 urteko bidaian, Tolosa ge 7 1498917457884
17 urteko bidaian, Tolosa ge 10 1498917477759
17 urteko bidaian, Tolosa ge 1 1498917420276
17 urteko bidaian, Tolosa ge 2 1498917426788
17 urteko bidaian, Tolosa ge 3 1498917432947
17 urteko bidaian, Tolosa ge 4 1498917439841
17 urteko bidaian, Tolosa ge 8 1498917464476
17 urteko bidaian, Tolosa ge 9 1498917470841
17 urteko bidaian, Tolosa ge 11 1498917483370
17 urteko bidaian, Tolosa ge 12 1498917489392
17 urteko bidaian, Tolosa ge 13 1498917495490

Duela 17 urte irten ziren Argentinatik eta, 17 urteren ondoren, 1928ko autoan ekindako bidaia amaitzera doaz; Zapp familiak geldialdia egin du, gaur, Tolosako Trianguloan.

Herman eta Candelaria Zappek 2000. urteko urtarrilean ekin zioten, beren bizitzetako bidaiari. Esaldi tipikoegia dirudi, baina, bi argentinarren kasuan, egia biribila da: sei hilabetean Argentinatik Alaskara iristeko asmoz irten, eta 17 urte daramatzate munduan barrena, 1928. urteko auto batekin. Bidaiatzeaz gainera, noski, familia hazi eta hezi ere egin dute ibilgailuan, eta sei kideak bizi dira bertan. Bidaia amaitzera doaz, Argentinara itzultzeko, eta Tolosako Trianguloa plazan geldialdia egin dute gaur.

Ikusmin izugarria piztu du autoak, baina, batez ere, Herman Zappen kontakizunak: "Irten ginenean, jende guztiak esaten zigun egun bakar bat ere ez genuela bidaian egingo, auto zahar horrekin. 50 kilometro egin, eta gurpila hondatu zen", zioen barre artean. Bikoteak autoak konpontzen jakin ez, eta mekaniko bati eraman zioten ibilgailua; Graham autoak, ordea, egurrezko gurpil-egiturak ditu eta, azkenean, arotz batek konpondu behar izan zien gurpila.

Horrela, kontinente, klima eta orografia guztiak zeharkatu dituzte, Detroiten egindako auto miresgarrian; 70 herrialdetik gora bisitatu dituzte. Aipatzekoa da, gainera, familia hazi den heinean – Pampa, Tehue, Paloma eta Wallaby seme-alabak izan dituzte urteotan guztiotan–, autoa bera ere egokitu egin behar izan dutela: 40 zenimetro estutu zuten, autoari luzea handiagoa emateko; halaber, autoaren gainaldean logela bat sortu zuten, eta bertan lo egiten dute neska-mutilek. Hala ere, aipatzekoa da urteotan guztiotan, autoaz gain, 2.500 hotel eta aterpetan ere hartu dutela ostatu.

Joan den urtarrilean Bartzelonara heldu ziren, eta gero Espainiako beste zenbait txoko bisitatu dituzte. Gaur, Tolosako Trianguloan, larunbat goizeko ezustekoa izan da Zapp familia, eta bertan azaldu dute bidaia amaitzera doala. Urte amaieran, behin betiko Argentinan bizitzen jarriko dira, beren seme-alabek bizileku egonkor bat izatea zer den ere ikas dezaten.

Beren bizitzaz eta bidaiez informazio xehatua eskaintzen du Zapp familiak, www.argentinaalaska.com webgunean, eta beren liburua ere eskuragarri da bertan:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!