Euri langarrari, ajoarrieroa

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko uztailaren 1a

Amarotz auzoko jaietan tradizio ia mugiezin bilakatu da larunbat goizeko ajoarriero txapelketa, haur jolasekin batera.

Atzo arratsaldeko txupinazoak iragarri zuen Amarotz auzoko jaien hasiera. Ohiturari jarraituz, uztaileko lehen asteburua hartuko dute, jantzi eta zapi horiz atonduta, eta egitarau oparoko larunbata gozatzen ari dira.

Ia tradizio bilakatu da Amarotzen, jaien bigarren eguna ajoarriero txapelketarekin betetzea, eta karparen azpian aritu behar izan dute, gaur, sukaldariek. Euri langarrari aurre egiteko, ordea, ez zen lapikoei zerien usainaz gozatzea baino ezer hoberik.

Bitartean, auzoko gaztetxoenek puzgarri, zezentxo eta bideo-jokoez gozatu dute, hauek ere aterpean. Izan da, dena den, buruhandiak zirikatu eta haiengandik ihesi euritan aritu denik ere.

Gauean Atila y los Unos taldeak girotuko du jaia, 22:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!