Tolosa, gipuzkoarren hitza biltzeko azken plaza

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 30a

Arratsaldeko zazpiak bitarte, herritarrek beren ekarpena egiteko aukera izango dute Trianguloa plazako karpan, 2018ko aurrekonturako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi izan ditu, 2018ko aurrekontua osatu eta egituratzeko. Horrela, aurrekontu irekien karpa herriz herri ibili da, eta Tolosako Trianguloa izango du azken plaza, gaur.

10:00etan zabaldu dute gunea, eta 19:00ak bitarte izango da bertaratu eta norbere iritzia emateko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!