Hamaiketako oparoa, hasteko

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 29a

Hasi dituzte festak Tolosako Urkizu auzoan. Gaur, San Pedro egunean, bi ekitaldi izan dituzte. Batetik, meza, eta bestetik, hamaiketakoa auzoko Alur Txiki elkartean.

Elizatik elkarterako bidea txistulariaren laguntzarekin egin dute auzotarrek. Ondoren, elkartean, 40 bat pertsona eseri dira mahaiaren inguruan hamaiketako oparoa dastatzeko. Asteburuan jarraituko du festa giroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!