"Guztiek ikastetxea norberarena bezala sentitzea gustatuko litzaiguke"

Ataria 2017ko ekainaren 29a

Samaniego pintaketak 1 1498731718538
Samaniego pintaketak 3 1498731729551
Samaniego pintaketak 2 1498731724209
Samaniego pintaketak 4 1498731734889
Samaniego pintaketak 5 1498731739482

'Gora borroka' zioten pintaketak eta suteak egin zituzten Samaniego ikastetxean pasa den asteburuan. Arantxa Menendez ikastetxeko zuzendariak adierazi duenez, "tamalez ez da lehendabiziko aldia, eta horrelakoek ikastetxea asteburuetan itxi beharko litzatekeen pentsaarazten dute".

Ikastetxe publikoa da Samaniego, eta eraikina Tolosako Udalarena da. Ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez asteburuko gertakarien jakinaren gainean dago udala gainerakoetan gertatu bezala, "beraz berari dagokio zer gertatu den ikertzea eta neurriak hartzea".

Ikastetxea zabalik egoten da asteburuetan, eta edonork du bertako azpiegiturak erabiltzeko aukera. "Ikastetxekoa izan edo ez izan, herritar asko etortzen da jolastera bertara, eta guri oso ondo iruditzen zaigu, guztion eraikina baita. Gustatuko litzaigukeena da denek horrela sentitzea, denek sentitzea guztiona dela", azaldu du Menendezek. Ikastetxeko zuzendariak esan duenez, "pena" da horrelakoak gertatzea, izan ere, "agian asteburuetan itxi egin beharko litzatekeela pentsatzera eramaten gaituzte".

Patioa eraldatzeko proiektuarekin ari dira, gainera, Samaniegon. "Gurasoekin batera egin dugun proiektua da, natura gertuago sentitzera bideratu nahi dugu patioa. Beraz, ilusioz gaude proiektu berriaren aurrean, baina, aldi berean kezkatuta, horrelakoak errepikatu daitezkeela ikusita".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!