Uztailaren lehenak beti dakar festa

Ataria 2017ko ekainaren 29a

Tolosako Amarotz auzoan prest dituzte sanjoanei jarraipena emango dieten festak; bihar hasi eta igandera bitarte.

Tolosan San Joan jaiak motz geratu zaizkionak, badu festarekin jarraitzeko aukera. Uztaila hasiera guztietan bezala, Amarotz auzoko herritarrek aurtengorako ere asteburu betea prestatu dute. Eta hainbat ekitaldik ez dute hutsik egingo egitarauan, Ajoarriero lehiaketak edota auzo bazkariak esaterako.

Musika mota ezberdinez gozatzeko aukera izango da, eta haurrek ere ondo pasatzeko une asko izango dituzte.

Ikusi egunez eguneko egitaraua hemen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!