'Kakux' Ormaiztegin da, monasterioko itxialdia utzita

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 27a

Tolosan apaiz izandakoak bere burua erruduntzat jo zuen, adin txikikoei ukituak egiteagatik, baina fiskaltzak kasua artxibatu zuen; elizako justiziak irekita du oraindik, auzia.

El Correo agerkariak papereko edizioan argitaratu duenez, Juan Kruz Mendizabal Kakux bere jaioterrian da, itxialdiko monasterioa utzi eta gero. Adin txikikoei gehiegikeriak eta ukitu sexualak egitea egotzi zioten Tolosako Santa Maria parrokian apaiz izandakoari, eta zenbait asteren buruan bere burua erruduntzat jo zuen Kakuxek. Orain, mediku batek tratatuko du.

Fiskaltzak erdietsi zuen Mendizabalen abusuak preskribatuta zirela jada, eta kasua artxibatzea erabaki zuen. Kontrara, ordea, justizia eklesiastikoak prozesua zabaldu du oraindik. Hain zuzen horregatik, Kakux Gipuzkoatik erbesteratu zuten monasterio batera, eta beste elizgizon baten tutoretzapean, terapia psikologiko eta espirituala egiten aritu da, orain arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!