Gipuzkoako txapelketako finalak

Ataria 2017ko ekainaren 27a

Asteburuan Gipuzkoako Txapelketako hainbat final jokatu dira, lau t’erdian eta binaka. Tolosa CF-ko ordezkariak tartean izan dira.

Horien artean, besteak beste, Larrañaga-Lasa bikoak txapela lortu zuen, 22-4 irabazita. Gauza bera egin zuten Osa-Alberdik; 22-8ko emaitzarekin. Nagusien mailan txapela jantzi zuena Zubiria izan zen. Kasu honetan, Loidi aurkaria ez zen finala jokatzera agertu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!