Santa Klaratik Zumalakarregira desbideratuko dute trafikoa

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 27a

Nafarroa etorbideko eraberritze lanek eragin dute trafiko aldaketa; bi aste iraungo du desbideratzeak.

Gaur goizaz geroztik, Tolosako Santa Klara kaleko biribilgunetik Nafarroa etorbidera eta Foruen etorbidera doan trafikoa desbideratu egingo dute, Zumalakarregi pasealekutik barrena, San Frantzisko aldera.

Tolosako Udalak azaldu duenez, lanek bi aste iraungo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!