Sanjoanen balorazio bilera, bihar

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 27a

Kultur etxean izango da hitzordua, 19:30ean.

Bi asteburu oparoren ondoren, Tolosako San Joan jaiak baloratu eta iritziak partekatzeko unea iritsi da. Horretarako, Tolosako Udalak balorazio bilera irekia deitu du biharko.

Hitzordua 19:30ean izango da, kultur etxeko lehen solairuan, eta helburua hurrengo urteko sanjoanak hobetzeko iritziak biltzea izango da.

Horregatik, bilerara bertaratu ezin duten herritarrek beren iritzia emateko aukera izango dute, festak@tolosa.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!