Tolosako sanjoanak 2017

Herri kirolak festaren parte

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 25a

San Joan jaien egitarauan herri kirolek izan dute lekua. Sokatiran, aizkoran, harri-jasotzen eta beste hainbat kiroletan aritu dira Triangulo pazan.

Herri kirolek ez dute hutsik egin San Joanetan. Ibarrako Sokatira taldearekin hasi da ikuskizuna Tolosako Triangulo plazan. Jarraian, aizkoarien txanda heldu da; Alazne Etxaburua, Irati Astondoa, Ugaitz Mugerza eta Xabier Orbegozo Arria V.a aritu dira norgehiagoka. Tartean, Iñaxio Perurenak erakustaldia eskaini du 200, 250 eta 270 kiloko harriekin. Emanaldia amaitzeko, Ibarrako Sokatira taldekoak beste hainbat kiroletan ikusteko aukera izan da: lokotx bitzen, txingetan, zakuarekin eta ingudean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!