Arratsaldean piztu da Orue Jatetxeko sukaldean sua. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta inguruko kalea itxi dute. Barruan izan den ertzain baten esanetan, kalteak sukaldean bakarrik izan dira. Une honetan kalea itxita dago oraindik, suhiltzaileak lanean jarraitzen baitute.