Tolosako sanjoanak 2017

Lizarrez apaindutako kaleetan, tiro egiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko ekainaren 24a

Goizean goizetik eman diote hasiera aurtengo San Joan egunari Tolosan, alkate eta zinegotziei agurra egin, eta Udaberri Dantza taldeko kideek lizarrak biltzearekin batera. Ondoren heldu dira eskopetariak eta Musika Bandaren diana.

Kolorea, alaitasuna, musika, tiroak eta beste hainbat elementu izan ohi ditu tolosako San Joan egunak. Gaurkoan, goiz hasi dira gehienak, eta Musika Bandak dianako lehen notak jo aurretik, Udaberri dantza taldeko kideek jarriak zituzten lizarrak herriko txoko ezberdinetan. Gainera, gaurkoan aipatu behar da Musika Bandak alkandora berria kaleratu duela, zuri kolorekoa.

Horren ondoren, eskopetarien txanda izan da. Batzuk lehenago irten dira, beste batzuk beranduago. Askok nahiko ondo egin dituzte tiroak, baina izan da huts egin duenik ere. Jende ugari irten da aurten eskopetarien konpainietan. Guztiak alde zaharreko kaleetan aritu dira herritarrak esnatu nahian, eta amaieran, guztiak plaza zaharrean elkartu dira, udaletxe parean, azken tiroa elkarrekin bota eta udalbatzako kideak mezara sartu aurretik. Orduan entzun da lehen aldiz San Joan zortzikoa, Tolosako Musika Bandaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!