Tolosako sanjoanak 2017

Salto bat, desio bat

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 24a

San Joan egunaren bezperan, suaren gainean salto egiteko aukera izan da Andre Maria plazan. Tolosako Musika Bandaren musikek, Udaberri Dantza Taldearen dantzek eta Hodeiertz abesbatzaren abestiek inguratu dute plaza.  

Kanpai hotsekin batera lehen notak jo dituzte Tolosako Musika Bandakoek eta sua piztu dute plazaren erdian. Lehenik, Udalbatzakoek egin dute salto suaren gainetik, eta herritarrak izan dira jarraian egin dutenak. Urduritasun, emozio eta desio artean pasa dira guztiak txinparten artetik.

 Suari garra itzali zaionean ekin diote Udaberri Dantza Taldekoek. Hauen ondoren iritsi dira David Azurzak gidatzen duen Hodeiertz abesbatzako kideak. Ikuskizunaren amaieran, abesbatzakoek San Joan Zortzikoa kantatu duten bitartean, Udaberriko dantzari batzuek, izen bera duen obra dantzatu dute. Txalo zaparradarekin amaitu da Andre Mari plazako ikuskizuna.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!