Tolosako azokak antolaturiko hitzorduen zerrendak jarduera berri bat proposatu die gaztetxo eta familiei, datorren uztailaren 1erako. Esnekien mundua ezagutu nahi? izenburupean, modu praktikoan landuko dute gaia, eta esneki osasuntsuak egiten ikasi, 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutilekin. Tailerra kultur etxean izango da, doan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?