Kamera bezainbeste estilo

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko eka. 23a, 12:32
Lehen saria jaso du 'Snowing-pool' argazkiak. PEDRO DIAZ MOLINS

Joan den larunbatean banatu zituzten Tolosa Herria argazki lehiaketako sariak; Pedro Diaz Molinsek irabazi du.

Urteroko moduan, sanjoanen atarian banatu ditu, TArgazki taldeak, Tolosa Herria argazki lehiaketako sariak. Kuadrilla Egunarekin bat egin, eta joan den larunbatean izan zen ekitaldia, Idiakez jauregian eta, estreinakoz, hiru kategoriatan banatu zituzten sariak.

Irabazle nagusia Pedro Diaz Molins izan da, Snowing-pool izendatutako lanarekin, eta bigarren postuan sailkatu da Sergio Murria Ventura, Día de playa argazkiarekin. Azkenik, kategoria absolutuko hirugarren sailkatua izan da Txema Lakunza Nasterra, Un cafelito? lanari esker.

Tolosako argazkilariek osatu dute bigarren kategoria, eta Miren Atxaga Arnedo argazkilari eta TArgazkiko kidea izan da lehen saritua, Metroan argazkiarekin. Herriko bigarrena Daniel Antonio Antunez sailkatu da, Gaueko espektroak argazkiarekin eta, hirugarren, berriz, Jose Maria Arrigain Ijurra izan da, Espiral lana aurkeztuta.


Aurtengo berrikuntza nagusia gaztetxoentzako sortutako kategoria izan da, eta epaimahaiak Manex Bengoa Izagirre aukeratu du lehen saria jasotzeko, Zaharberri lanarekin. Marta Lopez Eizagirre bigarren sailkatu da Autoretrato 3 argazkia aurkeztuta, eta Itsaso Andueza Urruzola izan da hirugarrena, Zuloak argazkiarekin.

Aurkeztutako lan guztiak ikusi eta epaitzeko lana Oskar Gaskon, Rafa Herrero eta Jose C. Urrutiarena izan da eta, aipatzekoa da, Tolosa Herria lehiaketaz gain, Argizaiola sarirako hiru argazki ere sailkatu dituztela: Miren Atxagaren Metroan, Oscar Mansoren Ave Fenix eta Luis Martinezen Bi.

Erakusketa ikusgai da, jada, Idiakez jauregian. Larunbat eta jaiegunetan 11:30etik 13:00etara bitarte dago ikusgai, eta lanegunetan, berriz, 18:30etik 20:30era bitarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!