'Txilis'-ek marka berria jarri du

Ataria 2017ko ekainaren 23a

Espainiako txapelketak jokatuko dira beterano eta jubenilen mailan asteburuan, Elx-en eta Getafen.

Jose Luis Gonzalez Txilis-ek xabalina-jaurtiketan Gipuzkoako errekorra jarri du 65 urtetik gorakoen mailan, 32,53ko markarekin. Eibarren jarri zuen marka Tolosa CF Atletismo taldeko kideak, Eibarren.

Aurrez, Unai Arroyo atletismo taldeko kidea Oñatiko 10 Kilometroak proban izan zen. Tolosarrak bigarren postua eskuratu zuen. Lasterketa Real atletsimo taldean dabilen Iraitz Arrospide billabonatarrak irabazi zuen. Azken metroetan erabaki zen lasterketa, azken igoeratxoan. Arroyok ezin izan zuen Arrospideren erritmoa mantendu, eta helmugan, billabonatarrak tolosarrari bost segundo atera zizkion. Tolosa CF Atletismo taldetik biak zoriondu dituzte.

Espainiako txapelketei dagokienez, beteranoen mailakoa Elx-en jokatuko da asteburuan, Armando Roca eta Juan Carlos Etxebeste taldekideak bertan izango dira. Jubenilen mailakoa Getafen jokatuko da, eta Tolosa CF-ko zazpi atleta izango dira bertan: Maria Lasa eta Izaro Perurena 800 metrotan; Eneko Omeñaka 100 eta 4X100 metrotan; Ander Uranga 100, 200 eta 4X100 metrotan eta Alejandro Herrero, Gabriel Herrero eta John Cabang 110 hesietan eta 4X100 metrotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!