Suarekin arduraz jokatzea eskatu du udalak, San Joanen atarian

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 22a

Gertakariren baten aurrean, Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren aholkuei jaramon egiteko deia egin du Patxi Amantegi ingurumen zinegotziak.

Kontaezinak izango dira bihar gauean piztuko diren San Joan suak, solstizio berriaren etorrera ospatzeko. Ohitura horren aurrean, Tolosako Udalak prebentziorako deia egin die herritarrei, Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren jarraibideei jaramon egiteko eskatuz.

Honako aholkuak eman dizkiete herritarrei:

- Suak etxebizitzetatik 10 metrora egon behar dute, gutxienez.

- Erre beharreko gaien artean ezin da elementu sukoirik txertatu, ezta lehergairik ere (gomak, aerosolak, plastikoak edo presiozko ontziak).

- Ez erabili azeleratzailerik (adibidez, gasolina edo petroliotik eratorritako sustantziarik, ezta alkoholik edo erreakzio kontrolaezinak sor ditzakeen edozer).

- Ez egin surik errepide, espaloi nahiz leku publikoetatik gertu.

- Sortu segurtasun-perimetro bat, elementu sukoirik gabe, gutxienez suak hartuko duen altuerakoa.

- Sua itzaltzeko baliabideak gertu izan: mangerak, su itzalgailuak,...

- Kontrolatu suaren bilakaera eta ura baliatu, kontrola ez galtzeko.

- Larrialdi egoeran, deitu 112 telefonora.

- Erre beharreko elementuek ezin dute ez iltzerik, ez torlojurik izan behar.

- Gozatu eta zuhurtasunez jokatu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!