Garikano, azkarrena

Ataria 2017ko ekainaren 22a

Arantxa Garikano Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan. GIPUZKOA OGI BERRI

Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan Gipuzkoa Ogi Berriko txirrindulariak podiuma osatu dute, Aizarnazabalen.

Gipuzkoa Ogi Berri Txirrindulari taldeko jubenilak bikain ibili dira Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan. Aizarnazabaleko podiuma eurena izan zen, eta lehen postua Arantxa Garikanok eskuratu zuen. Bigarrena Garazi Erostarbe oñatiarra izan zen, hau ere Gipuzkoa Ogi Berri taldeko txirrindularia. Helmugan hirugarren denbora Amaia Imaz tolosarrak lortu zuen.

Bestalde, asteburu honetan Espainiako txapelketak jokatuko dira. Elite eta 23 urte azpikoen mailan Gipuzkoa Ogi Berriko bi txirrindulari ariko dira lehian: Leire Olaberria ikaztegietarra eta Eukene Larrarte tolosarra. Lehena, gainera, erlojupeko proban faboritoen artean irtengo da. Horrez gain, errepideko txapelketa ere jokatuko dute eskualdekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!