Tolosako sanjoanak 2017

Asteroko azoka ostiralean izango da, sanjoanak direla-eta

Ataria 2017ko ekainaren 21a

Tolosak larunbatetan hartu ohi du asteroko ekoizleen azoka, baina, aste honetan, ostiralera aurreratuko dute hitzordua.

San Joan Eguna larunbatarekin iritsiko da eta, beraz, ospakizun eta hitzorduz beteko da herria. Horregatik, ostiralean, hilaren 23an, ohiko leku eta ordutegietan izango da asteroko azoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!