Alzheimerraren aurkako lasterketa Tolosatik pasako da

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 21a

Munduko biztanleen %7,8k Alzheimerra dute, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Tamalez, ordea, gizarteratze eta sentsibilizazio lan handia dago egiteko. Bide horretan, Etorkizun kilometroak elkartasun lasterketa Tolosara iritsiko da, ostiralean.

Gaixotasuna bistaratzeko helburuz sortutako egitasmoa da eta, era berean, senide eta zaintzaileen formakuntzarako ekarpen ekonomikoa biltzeko. Horrela, Iberiar penintsulan barrena ibiliko da lasterketa, 1.500 kilometroko ibilbidea osatuz. Cadizen (Espainia) ekin zioten lasterketari, eta Bilbon amaituko da, 16 etapa osatuz.

Datorren ekainaren 23an, 16:00etan helduko da elkartasun martxa Tolosara, Santa Klara parera, eta 3,7 kilometro egingo dituzte herrian barrena, Santa Klara, Ibaiondo eta Belate zeharkatuz. Parte hartzea irekia izango da, eta ibilbide zehatza ikusteko nahiz ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango da, www.elfuturoeslamemoria.com webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!