Tolosako sanjoanak 2017

San Joan bezpera auzotarrekin ospatuko dute Berazubin

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 21a

Tolosako festa handiak izaki, sanjoanek auzoz auzoko ohiturak ere sortzen dituzte, batez ere, bezperako sua pizterakoan.

Horrela, berazubitarrek egitarautxoa osatu dute aurten, Tolosa CF plazan auzotar guztiak elkar daitezen.

Pintxo potea egingo dute lehenengo, eta norbere afaria etxetik eramanda afalduko dute gero. Ondoren, sua piztu eta gau giroaz gozatzea baino ez zaie geratuko, egun handiaren zain.

EGITARAUA

Ekainaren 23a, ostirala

19:00-21:00. Pintxo potea Tolosa CF plazan. Patata tortilla, txanpiak eta kroketak izango dira, eta baita garagardoa, ardoa, sagardoa eta musika ere.

21:00. Afaria Tolosa CF plazan. Norberak bere jakiak eraman beharko ditu, baina, mahai kopurua zehazteko helburuz, izena eman beharko da, bihar eta etzi, 19:00etatik 21:30era bitarte, Ordizia tabernan.

22:00. San Joan sua piztuko dute. Afalondoan nahiz suak dirauen bitartean, barra ezarriko dute edariak nahiz kopak eskuratu nahi dituenarentzat. Gainera, sariak zozkatuko dituzte .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!