Realak irabazi du Urtzi Gurrutxagaren oroimenezkoa

Ataria 2017ko ekainaren 17a

Alebinen futbol txapelketaren laugarren edizioa jokatu da Berazubin. Realak finalean Martutene gainditu du. Kostkas hirugarrena izan da, Real Unioni irabazita.

IV. Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko Futbol Txapelketa jokatu da Berazubin, goizez nahiz arratsaldez, Tolosa CF-k antolatuta. Etxekoen bi taldeak ez dira lau onenen artean sartu. Bai aldiz Real Union, Kostkas, Reala eta Martutene. Finalerako azken bi talde hauek sailkatu dira. Martutene jarri da markagailuan aurretik, 0-2. Lehen zatiaren amaieran, ordea, Realak bere lehen gola sartu du. Bigarren zatian goitik behera nagusitu dira txuri-urdinak. Beste bi golekin markagailua iraultzea, finala irabaztea eta lehen saria jasotzea lortu dute.

Hirugarren eta laugarren posturako lehian Kostkasek 3-1 irabazi dio Real Unionen zazpikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!