2017/06/24 07:00

San Joan jaiak

San Joan jaiak
Tolosa
07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak eta GiroArte Dultzaina Taldea taldearen eskutik.
09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du.
Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, dantzariak eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
11:00. Puzgarriak, Alondegi plazan.
Hinchables en la plaza Alondegi.
13:00. Kontzertua Berdura plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:00. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, XLII. Jose Mª Anza Memoriala 1. eta 2. mailako afizionatuentzako txirrindulari-lasterketaren irteera.
16:00. Puzgarriak, Alondegi plazan.
16:00. Esku pilota Beotibar pilotalekuan; 4 t’erdiko Txapelketaren finalak (afizionatuak).
16:40. Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik
abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, ArramelekoSan Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-
aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira.
Ondoren. Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
20:00 / 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuzalaitzen.23:00. Suak: Valecea piroteknia.
23:15. Batel estropadak Oria ibaian.
Regatas de bateles en el río Oria.
23:30. Dantzaldia “Trakets” taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Esne Beltza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!