Aurtengoa, biolinak gozatua

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 12a

Urteroko babarrunaren ereitea izan da, gaur, Emeterio Arreseko lorategian; Edurne Trancho Masterchef telebista saioko lehiakide tolosarra omendu dute Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideek.

Ekainarekin batera, babarrunaren zikloari ekiteko garaia iristen da Tolosaldeko lurretara. Horrela, Tolosako Babarrunaren Kofradiak hitzordu didaktikoa egin du, beste behin, Tolosako ikastetxeetako haurrekin. Babarrunaren inguruko datuak eman dizkiete, eta produktua prestatu nahiz zaintzeko bete beharreko pausoak ere irakatsi dizkiete. Ondoren, Emeterio Arreseko lorategian egin dute urteroko ereitea.

Bertan ziren ekoizleak, eta baita eskualdeko sukaldariak ere. Ordea, gaurko protagonista Edurne Trancho tolosarra izan da. Espainiako Masterchef telebista saioko lehiakidea da, eta kofradiak ohorezko agurra eskaini dio, Irati Artutxa dantzan zela, Maddi Aranaren biolin doinura. Bertan izan dira, halaber, Olatz Peon Tolosako alkatea eta Nerea Letamendia azoka zinegotzia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!