Sostengu zabala jaso dute Tolosako auzipetuek

Ataria 2017ko ekainaren 10a

Manifestazioa burutu da arratsaldean Tolosako kaleetan auzipetuta dauden bost gazteen gurasoek osatzen duten Garden plataformakoek deituta. Ehunka lagunen babesa jaso dute.

Besteak beste, Altsasu eta Oreretako gazteen gurasoak ere azaldu dira Tolosara eta Ezpala eta Intxurreko auziengatik inputatutako bost lagunen senitarteko eta lagunei elkartasuna adierazi diete. Alfonso Fernandez Ortega Alfon madrildarraren senideak ere Tolosan izan dira eta bertako gazteen aurkako akusazio guztiak atzera botatzea eskatu dute.

Manu Aiertzak hitz egin du manifestazioaren bukaera eta gogoratu du aste honetan abiatuko dela Ezpalako auzian inputatuko bi gazteen aurkakoa eta uztailaren 13an Intxurreko gertaerekin lotu dituzten gazteen aurkakoa. Mobilizazioei adi egiteko deia luzatu du. "Lanean jarraitu beharko dugu nahi duguna lortzeko. Haiek indar handia dute, baina gu gehiago gara eta bat eginda lortu dugu", esan du Aiertzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!