Imanol Rojo eta Ane Iturria izan dira lehenengoak Uzturrera igo eta jaisten

Imanol Garcia Landa 2017ko ekainaren 10a

Larramendi auzo elkarteak antolatuta, bigarren urtez egin da Uzturrera lasterketa.

Guztira hamasei izan dira parte hartu duten korrikalariak, hamabost gizonezko eta emakumezko bat. Gizonezkoetan bigarrena Ibai Etxeberria izan da, eta hirugarrena eta auzoko lehenengoa Iker Manso izan da.

Imanol Rojok lehenengo aldapetan hartu du aurrea eta ez du aurreneko postua utzi helmugara iritsi arte. Hor bai, aldapa behera joatea zailagoa egin zaio. Iraupen eskiko denboraldia prestatzen ari da Rojo, eta bere asmoa Olinpiar Jokoetara joatea da.

Uzturrera igoera ere baliatu du Larramendi auzo elkarteak Arkaute etxean egin dituen berrikuntzak erakusteko. Haurrentzako txoko bat atondu dute, eta beste espazioak margotu egin dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!