[GUTUNA] Bizikidetzari harria

Tolosako EAJ eta EGI 2017ko ekainaren 9a

Tolosako Batzokian beste behin ere pintaketak egin dituzte. Gauez, aurpegia estalita edo estalita ez bada ere, ikusteko moduan izango ez den garaian. Argi dago koldarkeria.

Abertzaletasuna eta bizikidetzaren aldeko apustuarekin aurrera jarraituko dugula adierazi nahi dugu. Gure bideari eutsi eta herrigintzan jarraituko dute EAJk eta EGIk, eta herritarren borondate eta nahiak asebetetzen ahaleginduko.

Hori da aldea.

Batzuek etorkizunari begiratzen diote, eta beste batzuek aldiz, bakegintza, elkarbizitza eta lana zapuzten saiatzen dira. Egin berri diren pintaketa hauen aurrean, Tolosako EAJk eta EGIk adierazi nahi dute irmoki gaitzesten dugula bizikidetzaren aurkako jarrera oro.

Horrenbestez, honako hau eskatzen diegu erasotzaileei, arduradunei, zein ekintza hauek salatzeko adorea duen alderdiari: gaitzetsi dezala jazarpena eta herriari jakinarazi zein den euren hautua: bakea, bizikidetza ala erasoa, inposizioa?

EAJk lanean darrai.

Tolosako EAJ eta EGI

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!