(H)arituz Eguna bertsozaleak erakartzeko

Ataria 2017ko ekainaren 9a

Jende berria batu nahi dute proiektura eta jaia antolatu dute biharko; datorren urteko asmoen berri ere emango dute.

Eskualdeko bertsolaritza saretzeko eta batzeko asmoz sortu zuten (H)arituz eta eginean eginean lortu dutela esan daiteke. Proiektuak, dena den, hutsuneak ere badituela onartu dute eta horregatik beste bultzada bat eman nahi diote proiektuari. Horri begira (H)arituz Eguna antolatu dute biharko, Tolosan. «Urrats berri bat eman asmo dugu eta horren berri eman ostean, bere oinarriarekin ospatu nahi dugu eguna, aurreko urte batzuetan egin den bezala, bertso poteo eta bazkari bidez», esan dute.

(H)arituz ez baita bertsolarien bilgunea bakarrik, bertsozaleak ere erakarri nahi ditu eta horiei begira ere antolatu dute biharko jai eguna.

Eguna Abastosen hasiko dute eta bertan proiektuaren berri emango diete gerturatzen direnei. «Orain arteko ibilbideaz ariko gara eta aurrera begira ditugun asmoen berri ere emango dugu. Datorren urterako proiektu potente bat antolatzeko asmoa dugu eta horren berri emango dugu», esan du taldeko Beñat Iguaranek. Ondoren bertso poteo irekia egingo dute tabernaz taberna. Bazkaria Iurre elkartean egingo dute eta jada 30 pertsonek eman dute izena, oraindik badago parte hartzeko aukera, dena den. Bazkalostean bertso saioa egingo dute, baina normalean animatzen ez direnek bertsoa botatzea nahi dute.

Ikusi egitaraua hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!