Arropa bilduko du Zuzeu dendak, haur sahararrentzat

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 8a

Argazkia: NORA URBIZU / AMASAHARA

Larunbatean izango da hitzordua, 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara, Kale Nagusiko dendan.

Elkartasun eguna prestatu du, larunbaterako, Lidia Hernandez Zuzeu dendako arduradunak. Haur sahararrentzat arropa biltzeko gune bat egokituko du Tolosako Kale Nagusian duen dendan, eta guztia Oporrak Bakean egitasmoan haurrak etxean hartuko dituztenei banatuko die.

7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako udako arropa jasoko du, bai bigarren eskukoa, bai horretarako erositakoa ere.

Bilketa, gainera, egun osokoa izango da, 10:00etatik 13:0era bitarte goizean, eta 17:00etatik 20:00etara bitarte arratsaldean.

Antolatzailearen arabera, Oporrak Bakean programan parte hartzen duten familia eta norbanakoen lana txalogarria da, eta arropa bilketa horiek guztiak txalotzeko modua da.

Horrela, beraz, sare sozialetan nahiz ahoz aho zabaldu du deia, bihar haur sahararrentzako arropa Kale Nagusiko Zuzeu dendan uzteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!