Bedaioko mendietan barrena

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 4a

XI. Bedaioko Mendi Martxa izan da goizean. Bi ibilbide ezberdin prestatu dituzte eta denera, 102 lagunek hartu dute parte.

Hamaikagarren honetan eguraldiak lagundu ez badu ere, jendea animatu egin da Bedaio inguruko mendietan barrena goiza pasatzera. Bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek. Batetik, 7:30ean irten dira ibilbide luzea egin duten 62 parte hartzaileak. Guztira, 23,5 kilometro egin dituzte. Bestetik, ibilbide laburragoa, 8:30ean abiatuta.

Ibilbide luzeko lehenengo parte hartzailea 10:55ean iritsi da Bedaioko frontoian jarri duten helmugara eta horren jarraian apurka-apurka iritsi dira atzetik beste guztiak. Frontoian bertan, haragi egosia, txorizoa eta salda izan dira parte hartzaileentzat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!