Protesta egin dute emakumeen erailketak salatzeko

Ataria 2017ko ekainaren 3a

Bart iluntzean ekintza burutu zuten hainbat emakume feministek Tolosako Arrameleko zubian. Errepidea moztu zuten azken 48 ordutan hiru emakume erail dituztela salatzeko. "Haserre gaude eta ez gaude prest gertakarien aurrean geldirik geratzeko", esan dute ekintzaile feministek.

Tolosan bezala, Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere egin dira protestak. Ohar batean irakurketa hau egin dute: "Entzun gaitzatela, guk ere badugula zer esateko, haserre gaudela, eta ez gaudela prest gertakarien aurrean geldirik geratzeko. Horregatik, jarrai dezagun ekintzaile. Gora borroka feminista!". Terrorismo hetero-patriarkalak hiltzen gaitu zioen pankarta zabaldu dute.

Bideo batean jaso dute feministek atzoko ekintza:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!